Murueta taldekoek bihar lehiatuko dute 600 kiloko bigarren jardunaldia
Euskadiko Goma Gaineko 8X8 Sokatira Txapelketaren 600 kiloko bigarren jardunaldia Nafarroako Artaxoa udalerriko kiroldegian jokatuko dute, 17:00etatik aurrera.
Hilaren 11an Bermeon izan zen lehen jardunaldia, eta hango eta biharko emaitzekin, erabakiko da zein taldek lortzen duten martxoaren 4ko finalerako txartela.
Bermen Sokarri taldeak lortu zituen puntu gehien, eta haren atzetik Beti Gazte eta Ibarra sailkatu ziren. Murueta A eta Murueta B, berriz, seigarren eta bederatzigarren geratu ziren, hurrenez hurren.
Muruetako bi taldeekaz batera talde hauek daude 600 kiloko txapelketan: Sokarri, Abadiño, Beti Gazte, Berriozar, Ñapurrak, Ibarra, Gaztedi eta Txantrea.
Emakumezkoak
Bestalde, emakumezko taldeek bihar ekingo diote 375 kiloko lehiari. Ondoren, martxoaren 4an Lesakan jokatuko dute bigarren jardunaldia, eta martxoaren 11an Laukizen izango da finala.