Gaztelugatxe gozotegiaren tostadak lehen saria hartu du Bilbon
Bilboko konpartsek antolatuta, pontxe eta torrada lehiaketa egin dute seigarren urtez. Aurten, gainera, Bermeoko Gaztelugatxe gozotegiak aurkeztutako tostadak lehen saria jaso du, ostalaritza arloan kremaz egindako tostaden kategorian.
Gozogile, tabernari, konpartsa zein banakoen artean, guztira 90 parte hartzaile baino gehiago izan ziren Bilboko konpartsek antolatzen duten lehiaketan.