Merkataritza sustatzeko bulegoak aurkeztuko du
Eraberritu Gernika 2017 programa, martxoaren 2an. Programa horrek dendak hobeto kudeatzea bilatzen du, eta hori lortzeko hainbat gako emango ditu programa aurkezteaz arduratuko den Emilio Abalosek. Merkataritza aholkulari ospetsu hori produktuen prezioaz, enpresa errentagarri izateko saldu behar duenaz eta enpresa baten bideragarritasun edota bideragarritasun ezaz ariko da, besteak beste.
Enpresa batek arrakasta izateko zein pauso jarraitu behar dituen jakiteko interesa daukanak martxoaren 2an izango du jakinmina asetzeko aukera. Hitzordura bertaratzeko, baina, izena eman beharko da 94-625 79 40 telefonora deituta edota
gatc@gernika-lumo.net helbidera mezua bidalita. Dena den, Merkataritza Sustatzeko Bulegoan ere eman ahalko da izena.