Arraun taldeek hitzordu bi edukiko dituzte asteburuan
Hitzordu bi izango dituzte bihar, Lea-Artibai eta Busturialdeko arraun taldeek. Alde batetik, batelen ligako hirugarren estropada jokatuko dute Sestaoko La Benedicta eremuan, eta bestetik, Hondarribiko 17. Traineru Jaitsiera izango dute.Ondarroako sei ...
Ondarroako sei batelek, Lekeitioko Isuntza Arraun Taldeko zazpik, Bermeoko hamar batelek eta Elantxobeko lauk parte hartuko dute, 15:00etan hasiko den Bizkaiko batel ligako hirugarren jardunaldian.
Hondarribin ere egongo dira Isuntza, Ondarroa, Mutriku eta Bermeoko ontziak. Isuntzako eta Bermeoko mutilen traineru bi aterako dira Hondarribiko uretara, eta Ondarroak eta Mutrikuk, berriz, bakarra eramango dute.
Horiez gain, Lea-Artibaiko nesken traineruak ere hartuko du parte. Neguko bigarren estropada izango da neskentzat.