V. Ereñoko Master Sariaren izen ematea zabaldu dute
Martxoaren 11ko V. Ereñoko Master Sarian izena emateko epea zabaldu dute. www.kirolprobak.com webgunean eman behar da izena, eta martxoaren 10a da azken eguna (23:00).
200 txirrindularitan jarri dute muga.
Gizonezkoen zein emakumezkoen Bizkaiko Master Txapelketak ere lehiatuko dituzte: Master 30, Master 40, Master 50 eta Master 60.
Halaber, 23 eta 30 urte bitarteko Elite mailako txirrindulariek parte hartu ahal dute, baina, ez dute txapelketako sarietarako aukerarik.
Martxoaren 11an 15:00etan hasiko da lasterketa, eta txirrindulariek 86,5 kilometroko ibilbidea egingo dute.
Ereñoko Atxoste auzoan hasi eta amaituko dute proba. Ibarrangelu, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Arratzu, Nabarniz, Ispaster eta Ea udalerrietatik pasatuko dira.
Afizionatuak
Bestalde, martxoaren 4an afizionatuen XIV. Ereñoko Udala Sari Nagusia Lehendakari Txapelketa jokatuko dute.