Neskei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu dute Busturian
Busturiko Udalak antolatu duen autodefentsa ikastaroa martxoaren 1ean egingo dute.
Busturiko Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, “eraso batetik ondo ateratzeko modu ezberdinak ezagutzeko aukera edukiko dute parte hartzaileek”. Egun osoko tailerra izango da, eta Axpe auzoko Aingerubideko aretoan batuko dira, 10:00etatik aurrera. Ikastarora erropa erosoarekin joateko gomendatu dute.
13 urtetik gorako neskei zuzendutako ikastaroa dela azaldu dute. Martxoaren 1eko autodefentsa ikastaroan parte hartu gura duten horiek, baina, ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea. Horretarako, interesa dutenek, Altamirako kultur etxera jo beharko dute.