Gernikako GED-k lokala irekiko du bihar
Gernika-Lumoko Gure Esku Dagok lokalaren inaugurazioa egingo du bihar. Lehen zuen lokal bera erabiliko du, Arrien tabernaren ondoan. 19:00etan izango da inaugurazioa, eta 20:00ak arte, apirilaren 2rako boluntario modure laguntzeko prest daudenek bertara jo dezakete. Gainera, oraindik sinatu ez duenak eta herri galdeketari babesa eman gura dionak bertan izango du horretarako aukera.
Astelehenean, asteazkenean eta barikuan ere zabalik egongo da Gernikako Gure Esku Dagoren lokala. 19:00etatik 20:00etara, herritarrei informazioa emateko egongo dira han. Besteak beste, boto aurreratuari buruzko zalantzak, mahaien kokalekuei buruzkoak, botoa nork eta zelan eman daitekeen, herritarrek zein galderari erantzun beharko dioten edota bestelako zalantzak argitzeko zabalik egongo da lokala.