Apirilaren 2ko olatuari begira dago Busturialdeko Hitza ere. Erabakitzeko eskubidearen alde, Gure Esku Dago herri ekimenaren berri emango duen atal berezia sortu du webgunean:
http://busturialdea.hitza.eus/gure-esku-dago/.
Orain arte egindakoaren berri, Busturialdkeo herri ezberdinek egiten ari direnaren berri, datozen asteetan egingo dutenaren berri… Eta eskualde mailan herri galdeketa gauzatu arte zer egingo den jasoko du Busturialdeko Hitzak. Informazioa, irudioak, bideoak… Informazio osotua batu gura du busturialdea.hitza.eus webgunearen atal bereziak.
Era berean, #GureEskuDago traola erabiliz, Twitterren galdeketen inguruan argitaratzen diren mezu guztiak biltzen dituzte. Beraz, erabiltzaileek traola hori erabilita, atal horretan ikusi ahalko dute euren txioa.
Horrez gain, apirilaren 2rako geratzen diren egunak, orduak, minutuak eta segunduak erakusten ditu Busturialdeko Hitzako atariak. Apirilaren 2ko olatua hartzeko atzerakontua hasi da.