'Q' ziurtagiria berritu du Gernikako Turismo Bulegoak
Hamabigarren urtez, kaliatearen adierazle den ziurtagiria berritu du Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak. Hain zuzen ere, 9,4ko notarekin gainditu du auditoria. Aztertzaileek, gainera, Turismo Bulegoak ematen dituen zerbitzuak eta eskura dituen bitartekoak nabarmendu dituzte.
Udal arduradunek nabarmendu dutenez, kalitatearen “Q” ziurtagiria turismo erakundeen kalitate maila berariaz egiaztatzeko lehen sistema da, “eta bermatu egiten du Gernika-Lumo egiten ari den lana herritarrei eta bisitariei goreneko kalitate zerbitzua ematearren”. Ildo horretan, gogoratu dute beste aitorpen handi bat ere lortu zuela udalerriak 2013an: EFQM programa europarreko bikaintasuna eta kudeaketa aurreratuarekiko konpromisoaren izendapena.