Gernika bonbaardatu zutela 80 urte beteko dira aurten, eta
Ongi etorri errefuxiatuak Bizkaia plataformak ekimen berezia egin gura du
apirilaren 29an. Horren berri emateko, Astran bilduko dira zapatuan. 11:00etan
Errefuxiatuekin elkartasunerako nazioarteko topaketaren aurkezpena egingo dute; baita
Tipi-Tapa, Tipi-Tapa errefuxiatuen alde ekimena ere. Ostean, 12.30ean, Gernika 2017 ekitaldia bultatzeko
bideoa grabatuko dute. Jendearen parte hartzea eskatu du plataformak, eta beltzez edo arropa ilunarekin jantzita joateko.
Errefuxiatuak ongi etorriak direla aldarrikatzeko manifestazioa, 2016ko apirilaren 29an
Apirilaren 29an, oinez,
Euskal Herri osotik Gernika-Lumora helduko diren jende zutabeak mobilizatu gura dituzte. Ongi etorri errefuxiatuak Bizkaia plataformako Maitane Azurmendik azaldu duenez, Bizkaitik ez ezik, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herritik ere zutabeak heltzea dute helburu. “Horiek denak Muxikan batuko lirateke” –azaldu du–, “gero, elkarrekin, denek batera Gernika-Lumora sartzeko”. E
kimen erreibindikatzailea eta hunkarria izango dela dio Azurmendik: “80 urte izango dira, 80 pertsona, 80 historia. Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zirenetatik hasita, Alepotik bizirik atera direnak tartean, beste gatazka batzuk bizi izan dituztenak edota gaur egun errefuxiatuak diren etorkinak ere”.
Sufritu duen herria. Apirilaren 29an jendetza batu gura dute Gernikan. Azurmendik dioenez, “argi utzi nahi dugu ez diogula errefuxiatuen arazoari leporik emango; ez dugu gertatu zena ahaztuko, ezta gertatzen ari dena ere.
Gernika herriak ere asko sufritu zuen, eta Gernikak legez, Euskal Herriak. 36ko Gerran ume askok alde egin behar izan zuten, eta beste herrialde batzuetan babes hartu behar izan zuten”.
Iaz, apirilaren 29an baita, Ongi etorri errefuxiatuak Bizkaia plataformako parte den Lobak ekimenak manifestazioa egin zuen Gernika-Lumon.
Guernicatik Gernikara Ongi etorri lelopean, 400 pertsona inguru batu zituzten, errefuxiatuei elkartasuna erakusteko.