Jai Alai frontoiak hartu du oraingoan ere Gernika-Lumoko outleta. Komertzioei indarra eman asmoz, beraein produktuak salneurri berezian jarri dituzte Gernikako 23 merkatarik. Bosgarren edizioa da, eta herriko merkataritza dinamizatzeko eta sustatzeko apustua dela esan dute. Hala, gaur eta bihar artean, herritarrak Jai Alai frontoira hurbilduko direla uste du Merkatari Elkarteko kide Mikel Gerenabarrenak.
10.00etatik 14:00etara egongo da outleta zabalik gaur goizean, eta 16:30etik 20:00etara arratsaldean. Gainera, umeentzako puzgarriak ere jarriko dituzte 16:30etik aurrera. Fontoiko taberna ere zabalik gongo da outletak iraun bitartean. Bihar, goizez zabalduko dute eskaintzen gunea, 10:00etatik 14:30era.
Outleta iragartzeko prentsaurrekoa eman zuten merkatariek otsailaren 2an. Azaldu zutenez, dendan eskaintzen duten zerbitzu bera emango dute Jai Alai frontoian ere. hala, outletean erositako produktuak aldatzeko aukera izango dute bezeroek, eta zenbait dendarik txartelagaz ordaintzeko aukera ere emango dute.
Zozketa. Gaur eta bihar Jai Alaiko outletean erosketak egiten dituztenen artean, gainera, bi lagunentzako
Visit Urdaibai bisita gidatua zotz egingo dute. Zozketa hori bihar egingo dute, 14.00etan.