Bizkaibusek Landabaso industriaguneko geltokia berreskuratuko du
Astelehenetik aurrera hasiko da Landabason geldialdiak egiten.
A3527 lineako autobus guztiak (zerbitzu zuzenak izan ezik) Etxetxubarri geralekuan geldituko direla jakinarazi dute, Bermeo-Bilbo noranzkoan. Bilbo-Bermeo noranzkoan, berriz, geldialdia egingo du, baldin eta erabiltzaileek eskatzen badute.
Herritarrek eta Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari eskaera egin ondoren hartu dute geltoki hori berreskuratzeko erabakia. Benito Ibarrolaza zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, “albiste ona da Bermeoko herritarrentzat, batez ere, garraio publikoa erabiltzen duten bermeotarren eskaera bat delako”.