MDK Swim probarako plazak bederatzi minututan bete dira
Atzo 08:00etan zabaldu zuten izen ematea, eta 300 parte hartzailetako muga hamar minutu baino lehenago bete zen.
2.500 m-ko itsas zeharkaldia ekainaren 11an lehiatuko dute Bermeo eta Mundaka artean, eta aurten lehenengoz proba solidarioa izango da.
Hain zuzen ere, Deporte sin barreras fundaziora bideratuko dute izen emateetatik lortzen duten diruaren zati bat. Zehatz esateko, izen emate bakoitzetik bost euro emango dizkiotei. Aipatu fundazioak menpekotasun fisiko edota psikologikoak dituzten pertsonek kirola praktikatzeko aukera izan dezaten lan egiten du.