Kalez kale ibiliko da bihar Kanta kanta lorue
Hileko hirugarren barikua izanik, herriko kaleak euskal kantuz betetzeko batuko dira bihar Kanta kanta lorue ekimeneko parte hartzaileak.
Hilero egin modura, 20:00etan jarri dute hitzordua Goiko Plazan. Handik abiatuta, Torronterora joango dira 20:30ak aldera. Ondoren, Aurrekoetxea, Intxausti, eta Arresi (Galerna parean) kaleetatik ibiliko direla jakinarazi dute. Biharko ibilbidea ohiko lekuan amaituko dute, Eskoikizen, 22:30ak inguruan.
Kanta kanta lorue ekimeneko parte hartzaileek, bermeotar kantuzale guztiak animatzen dituzte “eztarriak findu, umorez bete eta kantu taldean” gozatzera.