Harro egoteko modukoa
Al Qazeres Extremadura mendean hartuta, finalerdietara heldu da Lointek Gernika Bizkaia. Gironara joandako zaleen babesa eskertu eta haien jarrera nabarmendu dute klubaren ordezkariekLointek Gernika Bizkaiak lan txukuna burutu du Erregina Koparen debut...
Al Qazeres Extremadura mendean hartuta, finalerdietara heldu da Lointek Gernika Bizkaia. Gironara joandako zaleen babesa eskertu eta haien jarrera nabarmendu dute klubaren ordezkariek
Lointek Gernika Bizkaiak lan txukuna burutu du Erregina Koparen debutean. Finalerdietara heldu bai, baina Perfumerias Avenida Emakumezkoen Ligaren lider ahaltsuaren kontra galduta, etxera bueltatu da.Hain zuzen ere, Avenidak bere seigarren koroa eskuratu du. Spar Citylift Gironari 80-76 irabazi zion domekako finalean.
«Ez du zorioneko amaierarik eduki, baina zalegoak gozatu du», adierazi zuten talde gernikarraren ordezkariek zapatu gauean final laurdena 48-72 galdu ostean.
Izan ere, ehunka zale bertaratu ziren Gironara (Herrialde Katalanak), eta horien jarrera eskertu eta txalotu du klubak: «Kiroltasunaren adibide izan dira, gauzak txarto egon direnean ere gozatzen jakin dute».
Txapelketa hasi aurretik ere, taldeak bazekien finalerdietara helduz gero, Emakumezkoen Ligaren sailkapen buruaren kontrako neurketa zaila izango zela. Eta zapatu gauean ez zen ezustekorik egon; Lointek Gernika Bizkaiaren jokalariak atzean izan ziren partida osoan, eta egoera aldatzen saiatu arren, ezinezkoa izan zuten: baloia galtzen jarraitzen zuten, saskiratzeetan huts egiten…
66-54, final laurdenean
Hala ere, harro egoteko moduko lana bete du Gernika-Lumoko taldeak, eta ilusioagaz gogor borrokatu zuten barikuko zein zapatuko partidetan.
Al-Qazeres Extremadura izan zuen aurkari bariku gaueko final laurdenean, eta 66-54 mendean hartzea lortu zuen. Batik bat Carterrek eta Mokangok taula azpian egindako lanak eta Maria Asurmendiren sendotasunak eman zion garaipena taldeari.
Bestalde, emozioz beteriko final laurdena jokatu zuten Lacturale Araski talde gasteiztarrak Erregina Kopan debutatu du eta Uni Ferrolek. 64-62 nagusitu zen Araski, baina finalerdietan Girona etxeko taldeak kanporatu zuen.