'Berdin dio' liburua landuko dute barikuko irakurleen txokoan
Hileko hirugarren barikua izanik, Bermeoko irakurleen txokoko parte hartzaileek hitzordua dute datorren barikuan. Oraingoan, Agota Kristof idazlearen Berdin dio liburuaz ariko dira.Parte hartu gura duten horiek guztiek, hilero modura, liburutegian bert...
Parte hartu gura duten horiek guztiek, hilero modura, liburutegian bertan eskatu ahalko dute liburua. Ondoren, barikurako irakurrita eroan beharko dute, Alaine Agirre idazle bermeotarragaz liburuari buruz berba egin ahal izateko.
Parte hartzaileek 18:30ean egon beharko dute udal liburutegiko hirugarren solairuan.
Agota Kristof idazleak 25 kontakizun labur bildu ditu Berdin dio bere azken liburuan. Kontakizunetako gertakizunak giro arrotz batean igarotzen dira; baina, aldi berean, modu hunkigarrian bitxiki bilduta ageri dira bai liburuko pertsonaiak bai eta egoerak ere. Azaldu dutenez, «euskal irakurleari ez zaio hain arrotz egingo Kristofen kontatzeko modua».