Al-Qazeres mendean hartuta, finalerdietan da Lointek Gernika
66-54 amaitu zen atzo gauean Gironan Lointek Gernika Bizkaiak eta Al-Qazeres Extremadurak jokatu zuten partidua. Erregina Kopako finalaurdeneko partidua, beraz, gernikarrentzat izan da. Aurkaria mende hartuta, finalerdia jokatuko dute gaur gauean gernikarrek.
Carter eta Mokangok taula azpian egindako lanak, eta Maria Asurmendiren determinazioak garaipena eman zien Lointek Gernika Bizkaiako neskei.
Atzo gaueko norgehiagoka irabazita,Gernika-Lumoko taldeak Perfumerias Avenida taldea izango du aurkari finalerdian. Partidu hori gaur jokatuko dute, 21:15ean. Salamancako taldea gorengo postuan da Ligako sailkapenean. Teledeportek zuzenean emango du bi taldeen arteko partidua. Lointek Gernika Bizkaiako entrenatzaile Mario Lopezek Radio Euskadi irratian egindako adierazpenetan esan du gaurkoa partidu zaila izango dela. Hala ere, disfrutatu eta partiduan onena ematen saiatuko direla esan du gernikarrak.
Lacturale Araski eta Spar Citylift Gironak jokatuko dute finalerdietako lehen partidua, 19:00etan.
Finalerdietako bi partidetako irabazleek jokatuko dute Erregina Kopako finala. Beraz, gaur gaueko lehia irabaziz gero, Lointek Bizkaia Gernikak bihar gauean jokatuko luke finala, 20:30ean.