Quintanillaren lanak, ikusgai, Zubieta Errotan
Paisaiak, erretratuak, zirriborroak, irudi abstraktuak, fantasiaren mundua irudikatzen dutenak... Beatriz Quintanillaren lanak bildu dituzte Muxikako liburutegian, eta hilabete osoan egongo dira ikusgai.Hamabost lanek janzten dituzte orain Muxikako lib...
Paisaiak, erretratuak, zirriborroak, irudi abstraktuak, fantasiaren mundua irudikatzen dutenak… Beatriz Quintanillaren lanak bildu dituzte Muxikako liburutegian, eta hilabete osoan egongo dira ikusgai.
Hamabost lanek janzten dituzte orain Muxikako liburutegiko hormak. Hamabost lan bildu eta erakusten jarri ditu Beatriz Quintanilla Fuentesek. Jaiotzez bilbotarra, Muxikan bizi da gaur egun. Artea du gustuko, eta bere margolanak Zubieta Errota liburutegian ikus daitezke. Otsaila bukaerara bitartean iraungo du erakusketak, eta herritarrek astelehenetik barikura ikus dezakete, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era.Paisaiak, erretratuak, tintaz egindako grabatuak, arkatzez egindako erretratuen zirriborroak, txirlekin eta itsas kurkuiluekin egindako collage-ak, margolan abstraktuak, fantasiaren mundua irudikatzen duten marrazkiak…
Gai konkreturik ez dauka Beatriz Quintanillak erakusten jarri duen laginak; hala ere, bere lan gehienetan kolore biziak nabarmentzen dira. Era harmoniotsuan erabili ditu Quintanillak zenbait lanetan, eta nahasita beste zenbaitetan; batez ere, oleo lanetan.
Herritarren lana sustatu
Quintanillaren lanari buruz gehiago jakin gura duenak, edo erakusten dituen lanengan interes berezirik duenak Muxikako udaletxean edo Zubieta Errota liburutegian eska dezake informazio gehiago.
Liburutegiko arduradunek jakinarazi dutenez, Muxikako bizilagunaren lana sustatzea eta ezagutzera ematea du helburu otsail osoan iraungo duen erakusketak.