Itzalak musika taldeak kontzertua eskainiko du bihar, Markina-Xemeinen
Markina-Xemein eta Ondarroako laukoteak abesti ezagunen bertsioak eskainiko ditu. Kontzertuan jai giroa izango dela nagusi aurreratu dute taldeko kideek. Emanaldia doan izango daItzalak Markina-Xemein eta Ondarroako laukoteak kontzertua eskainiko du bi...
Markina-Xemein eta Ondarroako laukoteak abesti ezagunen bertsioak eskainiko ditu. Kontzertuan jai giroa izango dela nagusi aurreratu dute taldeko kideek. Emanaldia doan izango da
Itzalak Markina-Xemein eta Ondarroako laukoteak kontzertua eskainiko du bihar, 20:30ean, Markina-Xemeingo Uhagon kuturgunean. Emanaldia doan izango da.Taldea ondokoek osatzen dute: Andoni Caballero (gitarra eta ahotsa), Iban Sierra (bateria), Aitor Osa (gitarra eta ahotsa) eta Jon Billakorta (baxua). Orokorrean, biharko kontzertuan denetariko abestiak eskainiko dituela azaldu dute. «Estilo ezberdinetako abestiak joko ditugu: pop, rock… Eta abestiak ezagunak izango dira». Hain zuzen ere, abesti batzuk eurenak izango badira ere, asko talde ospetsuen bertsioak izango dira. «Hizkuntza ezberdinetako abestien bertsioak eskainiko ditugu».
Emanaldian jai
giroa izango dela nagusi azpimarratu dute. Eta herritarrei kontzertura joateko gonbitea egin nahi izan diete. «Datozela, ondo pasatuko dute eta. Gainera, ordua ere aproposa da».
Markina-Xemeinen egingo duten modura, beste herri askotan ere kontzertuak eskaini izan dituzte. Eta ikusleek webgune ezberdinetan egindako kritiketan emanaldietan giro paregabea nagusitzen dela azpimarratu dute.