Dantza ikastaroak emango dituzte Gernikan eta Bermeon
Berbalagunek antolatuta, dantza ikastaroak emango dituzte, beste behin, Gernika-Lumon eta Bermeon.Gernika-Lumon euskal dantzen bigarren maila eskainiko dute, eta datorren martitzenean, hilaren 14an, egingo dute lehenengo saioa. Guztira, 11 astetan elka...
Gernika-Lumon euskal dantzen bigarren maila eskainiko dute, eta datorren martitzenean, hilaren 14an, egingo dute lehenengo saioa. Guztira, 11 astetan elkartuko dira; martitzenetan, 20:30etik 21:30era bitartean, Pasealekuan.
Izena eman nahi duenak AEKren bulegora zein Aita Villasante Udal euskaltegira joan beharko du.
Bermeon, martxoan hasita
Bermeon, bestalde, martxoaren 2an hasiko dute dantza ikastaroa, eta ekainaren 8ra arteko iraupena edukiko du. Denbora tarte horretan, eguenero batuko dira, 17:30etik 19:00etara, Gizarte eta Kultura Etxeko 1.1 gelan.
Euskal dantza «errazak» praktikatu nahi dituenak, beraz, aukera paregabea edukiko du Bermeon ere. Horri buruzko informazio gehiago nahi duenak 607 60 95 80 telefonora deituta eskuratu ahalko du.