Hezeguneen Mundu Mailako Egunaren harira, joan den astebururako hainbat jarduera antolatu zituzten Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Bai Ekoetxea Urdaibaik, eta baita Urdaibai Bird Centerrek ere, ume zein nagusiak batzeko ekimenak burutu dituzte. Gautegi...

Hezeguneen Mundu Mailako Egunaren harira, joan den astebururako hainbat jarduera antolatu zituzten Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Bai Ekoetxea Urdaibaik, eta baita Urdaibai Bird Centerrek ere, ume zein nagusiak batzeko ekimenak burutu dituzte. Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerren, esaterako, hainbat familia batu ziren otsailaren 5ean argazkian. Zentroa ezagutzeko eta hezeguneko hegaztiak toki eroso eta konfortagarritik behatzeko aukera eduki zuten. Ekoetxea Urdaibaik ere, egitarau zabala eskaini du joan den zapatu-domekan. Paduretatik, Oka errekaren goi estuariotik eta Kanalako polderretik ibilbideak, hitzaldiak, tailerrak eta Arkaraiko hezegunea ezagutzeko bidaia izan ziren, besteak beste, Busturiko zentroak eskaini zituen jarduerak.