Errekatxu kobazuloaz ariko da Rober Garai barikuan, Mundakan
Txilipetxeruek elkarteak antolatutako hitzaldia Tribisarrospe Kultur Etxean izango da 19:30ean.
Aipatu hitzaldian, hain zuzen ere, Mundakako Errekatxu kobazuloari buruzko azalpenak emango ditu Garaik. 400 metroko luzera eta 25 metroko malda duen kobazuloa da Errekatxu, eta kareharrizko harrobi txiki batean dago.