Gorka Aginagak irabazi du Ondarroako III. Arrigorri Bodyboard Txapelketa
Olatu onenaren saria Iaro Cruz ondarrutarrak irabazi du. Olatu handirik egon ez bada ere, erakustaldi ederra eskaini dute txapelketan parte hartu duten hamasei bodyboarderrekGorka Aginaga bodyboarder ondarrutarrak irabazi du Eskilantxarri ur kirol elka...
Olatu onenaren saria Iaro Cruz ondarrutarrak irabazi du. Olatu handirik egon ez bada ere, erakustaldi ederra eskaini dute txapelketan parte hartu duten hamasei bodyboarderrek
Gorka Aginaga bodyboarder ondarrutarrak irabazi du Eskilantxarri ur kirol elkarteak antolatu duen III. Arrigorri txapelketa. Aginagagaz batera beste hiru parte hartzaile ailegatu ziren finalera; Ibon Pazos ondarrutarra, Jon Haitz Badiola ondarrutarra eta Raul Cordon mutrikuarra sailkatu ziren, hurrenez hurren, bigarren, hirugarren eta laugarren. Olatu onenaren saria, berriz, Iaro Cruz ondarrutarrak irabazi du.Olatu askorik egon ez bazen ere, erakustaldi ederra eskaini zuten txapelketan parte hartu zuten hamasei kirolariek. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «ekaitza pentsatu baino txikiagoa» izan zen, eta, horrenbestez, ez zen olatu handirik egon zapatuan. «Lehen orduan, nahikoa olatu politak egon ziren, metro bat eta metro eta erdi ingurukoak, baina orduak aurrera joan ahala, olatuak nabarmen gutxitu ziren. Finala, esate baterako, ia olatu barik jokatu genuen, baina halan edo bestelan moldatu ginen».
Gazteak ere sasoiko
Bestalde, aurtengo bodyboard txapelketan parte hartu duten hasiberriek ere maila ona erakutsi dutela azpimarratu dute Eskilantxarrikoek. «Hasiberriek sekulako maila erakutsi dute. Euskal ligan 18 urtez azpiko mailan lehiatzen ari diren bi, esate baterako, finalaurrekoetara ailegatu ziren».
Antolatzaileek oro har txapelketari buruzko balorazio ona egin dute. «Zorionez ez zuen euri askorik egin, eta jende asko hurreratu zen Arrigorri hondartzara, plai musturrera eta inguruetara. Eskerrak eman nahi dizkiegu erakustaldia ikustera etorri ziren denei».