'Ortube' ontzian egiten ari diren lanen berri emango dute gaur
Ortube itsasontzia berreskuratzeko egiten ari diren lanen berri emango dute gaur arratsaldean. Ortuberen Lagunak taldeak Nestor Basterretxea aretoan emango ditu azalpenak, 19:00etatik aurrera.Ortuberen Lagunak taldea ari da Ortube itsasontzia berreskur...
Ortuberen Lagunak taldea ari da Ortube itsasontzia berreskuratzeko lanak egiten, orain dela hilabete batzuk hasi ziren lanean. Orain arte egindako lana eta etorkizunean egin gura dutena azaldu gura dute, eta horretarako egingo dute gaurko agerraldia. Taldeko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte agerraldian parte hartzera.
Egurrezko handiena
Ortube 70eko hamarkadaren amaieran eraiki zen Bermeoko J. Muruaga ontziolan. Bermeoko Construcciones Echavarria arduratu zen muntaketa eta motorra egiteaz. Batez ere, Atlantikoan arrantzatzeko diseinatu eta egin zen. Euskal Herrian egindako egurrezko ontzirik handiena da. Bermeoko ondare industrialaren zati bat da Ortube; hain zuzen ere, Bermeoko arrantza historia oparoaren testigu da.