Ortuberen Lagunak taldeak
Nestor Basterretxea aretoan emango ditu azalpenak,
19:00etan.
‘Ortube’ karroan, iazko apirilean
Ortuberen Lagunak taldea ari da
Ortube itsasontzia berreskuratzeko lanak egiten, orain dela hilabete batzuk hasi ziren lanean. Orain arte egindako lana eta etorkizunean egin gura dutena azaldu gura dute, eta horretarako egingo dute barikuko agerraldia. Taldeko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte agerraldian parte hartzera.
Ortube itsasontzia 70eko hamarkadaren amaieran eraiki zen Bermeoko J. Muruaga ontziolan. Bermeoko Construcciones Echavarria arduratu zen muntaia eta motorra egiteaz. Batez ere, Atlantikoan arrantzatzeko diseinatu eta egin zen. Euskal Herrian egindako egurrezko ontzirik handiena da. Bermeoko ondare industrialaren zati bat da
Ortube; hain zuzen ere, Bermeoko arrantza historia oparoaren testigu da.