HAPOri buruzko partaidetza tailerra egingo dute, bihar
Foruko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO) buruzko tailerra antolatu du biharko; 18:00etan jarri dute ordua, udaletxean.Espazio publikoak, ingurumena, mugikortasuna eta etxebizitza moduko gai garrantzitsuei buruz herritarren iritziak eta...
Espazio publikoak, ingurumena, mugikortasuna eta etxebizitza moduko gai garrantzitsuei buruz herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko asmoa dauka udalak, eta horren harira, herritarrek parte hartu, informatu, iritziak eman eta ekarpenak egitearen garrantzia nabarmendu du Jane Eyre Urkieta alkateak.
Udalak hasitako prozesu garden eta parte hartzailean, informazio hitzaldiak eta laguntza teknikoari buruzko batzarrak egin dituzte. Otsailaren 9ra arte, berriz, HAPOren Aurreraikinaren dokumentua edukiko dute ikusgai.