Lointek Gernika Bizkaiak hamabigarren garaipena lortu du
Lointek Gernika Bizkaiak 56-69 irabazi zion Zamorako Quesos El Pastor taldeari, zapatuan. Defentsa sendoa duela erakutsi zuen beste behin, eta bizitasunez jokatuz, ez zion utzi bere jokoa egiten aurkariari.Chanel Mokangok Zamorako taldean jokatu zuen d...
Chanel Mokangok Zamorako taldean jokatu zuen denboraldiko lehen zatian, eta hura izan zen lehen jaurtiketa egin zuena, baina ez zuen saskiratzea lortu. Hain zuzen ere, Bartonova etxeko jokalariak eskuratu zuen partidako lehen saskiratzea. Mokango ez zen fin hasi, eta laugarren minutuan haren ordez Llorente kantxaratu zuen Mario Lopezek. 13-8ko markagailuagaz aurretik ziren etxekoak, baina gernikarrek berehala lortu zuten markagailua iraultzea. Puntu bakarreko aldeagaz amaitu zuten lehen laurdena (15-16).
Bigarren laurdenean suspertu zen Lointek Gernika Bizkaia. Aurkaria estutuz, baloiak berreskuratuz, saskiratzeetan asmatuz eta defentsa gaindiezinagaz nagusitu zitzaion aurkariari. 4-17ko partzialari esker, 26-40 markagailuagaz heldu ziren atsedenaldira.
Hirugarren eta laugarren laurdenetan ere Gernika-Lumoko taldea nagusitu zen kantxan. Etxeko taldeak baino hiru puntu gehiago lortu zituen (12-15eko partziala). Azken laurdenean 18-14ko partzialagaz amaitu zuten lehia.