EHUko ikasleek proiektuak egingo dituzte 19 orube hutsetan
Arkitektura Eskolako 120 ikaslek parte hartuko dute proiektuan. Bihar Bermeoko Alde Zaharreko orubeak bisitatuko dituzte, datuak hartzekoBerualak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) epe laburrean sinatuko duten hitzarmen bati esker, EHUko Arkitekt...
Arkitektura Eskolako 120 ikaslek parte hartuko dute proiektuan. Bihar Bermeoko Alde Zaharreko orubeak bisitatuko dituzte, datuak hartzeko
Berualak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) epe laburrean sinatuko duten hitzarmen bati esker, EHUko Arkitektura Eskolako 120 ikaslek Bermeoko Alde Zaharreko 19 orube hutsetan proiektuak landuko dituzte.EHUko Donostiako Arkitektura Eskolako zazpi irakaslek Alde Zaharrean dauden orube hutsak bisitatu dituzte dagoeneko. Eta, joan den astean, Santi Murua Berualako zuzendaria eta Jon Goitia Berualako arkitektoa Donostian egon ziren, ikasleei proiektuaren nondik norakoak azal- tzen.
120 ikaslek parte hartuko dute proiektuan, eta, bihar, Bermeora etorriko dira orubeak ikustera eta proiektuak egiteko beharrezkoak dituzten datu guztiak hartzera.
Aukeraketa eta erakusketa
Bermeoko Udaleko hirigintza zinegotzi Irune Ormaetxeak azaldutakoaren arabera, «proiektu horiek ez dute inolaz ere orubeen jabeak ezertara behartuko». Hala, ikasleen proiektuen artean aukeraketa bat egingo dutela azaldu du, eta, ondoren, proiektu irabazleekin erakusketa bat antolatuko dutela jakinarazi.
Alde Zaharra biziberritzeko Bermeoko Udala ematen ari den pausoen barne dago ekimena. Ormaetxeak gogorarazi duenez, «hainbat ekimen egin ditugu jadanik, besteak beste, Hurtado de Mendozako gune hutsaren berreskurapena partaidetza prozesu baten bidez, Alde Zaharreko lore lehiaketa, kaleko arteagaz muralak margotu, food truck eta lokal hutsen egoera aztertzea. Orain, orube hutsetan arkitektura ikasleek bere proiektuak lantzearena beste pauso bat da Alde Zaharra indarberritzeko lan horretan».
EHUgaz elkarlanean horrelako proiektu bat martxan jartzea «oso interesgarria» dela esan du hirigintzako zinegotziak: «Horren bitartez, ikasleek proiektuak lantzeko eta ikasteko aukera ona edukiko dute. Aldi berean, guk, ikasleen lanari esker, orube horiei ematen dizkieten irtenbideak ikusteko aukera edukiko dugu».