Bizkaiko kiroldegiak erabiltzea diruz lagunduko du Morgako Udalak
Morgan kiroldegi eta igerilekurik ez dagoela eta, Bizkaiko beste udalerri bateko kirol instalazioetara joan behar izaten diren herritarrentzat 2016ko ekitaldian ordaintzeagatiko diru laguntzak eskatzeko epea martxan jarri du udalak.
Eskabide hauek egin nahi dituzten herritarrek 2017ko urtarrilaren 28tik otsailaren 28ra egin ahal izango dute. Horretarako, Morgako Udaleko Erregistro Orokorrera hurbildu beharko dira.