Basurdeek ezin izan diete irabazi madrildarrei
Gernika Rugby Taldeak 7-11 galdu du Urbietan, Complutense Cisnerosen kontra. Hala ere, basurdeek puntu baliotsua lortu dute, eta 32 puntu dituzteGernika RTk 7-11 galdu zuen Complutense Cisnerosen kontra, zapatu arratsaldean. Hala ere, puntu baliotsua l...
Gernika Rugby Taldeak 7-11 galdu du Urbietan, Complutense Cisnerosen kontra. Hala ere, basurdeek puntu baliotsua lortu dute, eta 32 puntu dituzte
Gernika RTk 7-11 galdu zuen Complutense Cisnerosen kontra, zapatu arratsaldean. Hala ere, puntu baliotsua lortu zuten, eta 32 puntugaz Ohorezko Mailaren sailkapenean zortzigarren postuari eusten dio talde gernikarrak.Madrildarrak indartsu zelairatu ziren, eta nagusi izan ziren hasierako minutuetan. Hurrengo jokaldietan bi taldeek aukera garbiak izan zituzten, baina lehen zatian ez zuten punturik lortu; husnako berdinketagaz heldu ziren atsedenaldira.
Etxekoak zein bisitariak markagailua estreinatzeko ahaleginean aritu ziren. 23. minutuan Matias Lopezi txartel horia atera zion epaileak, eta ondorioz, jokalari bat gutxiagogaz geratu ziren.
Etxekoen erantzuna
Bigarren zatia hasi eta segituan, madrildarrek hartu zuten aurrea markagailuan; zigor-kolpea Ignacio Martinezek transformatu zuen.
Berehala heldu zen etxekoen erantzuna. Baina, orduan, Pichlerrek ez zuen zigor-kolpea transformatzen asmatu. Hala eta guztiz ere, basurdeek ez zuten etsi, eta behin eta berriro ahalegindu ziren.
Complutensek beste hiru puntu eskuratu zituen zigor-kolpe bati esker. Zigor-kolpe hori ere Ignacio Martinez jokalariak transformatu zuen.
Hurrengo minutuetan etxekoak nagusitu ziren zelaian. Aurkarien jokoa kontrolpean izan arren, haien atzealdea apurtzeko zailtasunak eduki zituzten. Orduan heldu zen madrildarren lehen entsegua.
Basurdeak ez zeuden amore emateko prest, eta partidaren azken jokaldian entsegua egitea lortu zuten. Jorge Dominguezen eta Afteren jokaldi bikainagaz amaitu zen bi taldeen arteko lehia. Aftek lortutako entsegua Pichlerrek transformatu zuen.