Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan zapatuan jokatu zuten saioan lortu zuen finalerako txartela. Euskadiko 8X8 Goma Gaineko 640 kiloko
finala zapatu honetan (otsailak 4)
Erandioko Altzaga kiroldegian jokatuko dute, eta Murueta Agaz batera,
talde hauek ariko dira nor baino nor gehiago: Sokarri, Ibarra, Gaztedi, Beti Gazte eta Zuraide.
17:00etan hasiko da aipatu taldeen arteko lehia. Gizonezkoen finalagaz batera, emakumezkoen 405 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia ere jokatuko da.
Idiazabalen ez ziren egon Asturiaseko 6 Conceyos taldeko sokatiralariak (ezin izan zuten parte hartu). Gainontzeko 11 taldeak bi multzotan banatuta jokatu zuten finala. Murueta A izan zen A multzoko onena, eta B multzoan Sokarri nagusitu zen. Murueta B bosgarren sailkatu zen B multzoan.
Bi multzoetako emaitzak kontuan hartuta, Sokarrik irabazi zuen Idiazabalgo proba. Murueta A bigarren sailkatu zen, eta haren atzetik Ibarra geratu zen.
600 kiloko kategoria
640 kiloko finalaren ostean, otsailaren 11an ekingo diote 600 kiloko lehiari. Hain zuzen ere, kategoria horretako lehen proba Bermeon jokatuko dute. Bigarren jardunaldia otsailaren 25ean izango da Nafarroako Artaxoa herrian, eta finala Lesakan jokatuko dute martxoaren 4an.
640 kiloko sailkapena (aurreko bi jardunaldiak batuta):
- Sokarri (Bizkaia) 23 puntu
- Murueta A (Bizkaia) 20 puntu
- Ibarra (Gipuzkoa) 18 puntu
- Gaztedi (Bizkaia) 17 puntu
- Beti-Gazte (Nafarroa) 16 puntu
- Zuraide (Lapurdi) 14 puntu
- Ñapurrak (Lapurdi) 10 puntu
- Abadiño (Bizkaia) 10 puntu
- Gabadi (Lapurdi) 7 puntu
- Murueta B (5 puntu) 5 puntu
- Mutriku (3 puntu) 3 puntu
- Gaztedi (Bizkaia) 6 puntu
- Ibarra (Gipuzkoa) 4 puntu
- Txantrea (Nafarroa) 2 puntu