Nabarnizeko probalekuan jokatu zuten zapatuan, eta Mungiako ordezkariak 68 untza eta 4,24 metroko markagaz irabazi zuen lehia.
Sei probalari aritu ziren nor baino nor gehiago, eta alde estua egon zen irabazlearen eta Patxua tabernako ordezkariaren artean.
Mañuko Erauzkinek laugarren sailkatzea lortu zuen, 56 untza eginda.
Sailkapena:
- Goieta Taberna (Mungia) 68 Untza 4,24metro
- Patxua (Markina-Xemein) 68 Untza 2,10metro
- Koba (Aulesti) 62 Untza 3/4 3,33metro
- Erauzkin (Mañu-Bermeo) 56 Untza
- Jose Luis Idoeta (Aulesti) 54 Untza 3,68metro
- Goieta Taberna (Mungia) 49 Untza