Udalerriko frontoian giza proba berezia lehiatu zuten zapatuan. 930 harriagaz untza bat zeinek lehenago egin zen erronka, eta Alzolak 16 minutu eta 45 segundotan burutu zuen desafioa.
Haren atzetik, Kortezubiko Eneko Bilbao sailkatu zen; ia lau minutuko aldea egon zen bien artean (20 minutu 35 segundoko denbora egin zuen kortezubitarrak).
Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa.
Lau probalari parte hartu zuten deman, baina, beste biak erretiratu egin ziren. Erandioko Gorka de la Concepcion untza laurdena eginda zuela erretiratu zen, eta Oskar Perez barakaldarrak lesio baten eraginez lehia utzi zuen, desafioa hasi eta 20 minutu pasatxora.