HAPOari buruzko partaidetza tailerra egingo dute Foruan, eguenean
Tailerra 18:00etatik aurrera emango dute udaletxean.
Espazio publikoak, ingurumena, mugikortasuna eta etxebizitza bezalako gai garrantzitsuei buruz herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko asmoa du Foruko Udalak.
Herritarrek parte hartu, informatu, iritziak eman eta ekarpenak egitearen garrantzia nabarmendu du Jane Eyre Urkieta Foruko alkateak: “Forua herri bezala hobetzearen alde egiteko gonbidapena lutzatzen dizegu. Herritarren ongizatea herriaren ereduari lotuta dago, eta Forun batera aurrera egin gura dogu, herritarren beharrizanetara egokitutako herri eredua izateko. Horregatik, HAPOAren barruan herriko planifikazio eta diseinuan, forutar guztion partaidetza errazten buru-belarri ari gara”.
Zeregin horretan udalak hasitako prozesu garden eta parte hartzailearen barruan, bizilagunekin zenbait saio egin ditu. Esaterako, informazio hitzaldiak eta laguntza teknikoari buruzko batzarrak egin zituzten abenduan, eta bi hilabetez HAPOAren Aurreraikinaren dokumentua ikusgai dute udaletxean (otsailaren 9a arte).