'Dekonak eztekonari' emateko bilketa
Bedaronako elizpean prest daude Madrilgo Arena elkarteari bideratuko dizkioten arropa kiloak. 1.200 kilo neguko arropa bildu dituzte Ean eta Belendizeko txokoan (Arratzu), Europan kanpamenduetan dauden errefuxiatuei bideratzeko.
Udako arropa ere batu dute, baina hori gorde egin dutela azaldu dute kanpainaren bultzatzaileek. Horrez gain, 12 zapata kaxa Mungiara bidali dituzte.
Herritarren borondatea nabarmendu dute kanpainaren koordinatzaileek, eta aurrera begira ekimenean sakontzeko asmoa dute. Era berean, Dekonak eztekonari kanpainagaz jarraituko dutela adierazi dute, Sahararako janari bilketarekin bat eginez, esate baterako.