Datozen egunetan ipiniko dituzte errefuxa botatzeko edukiontzi grisak
Edukiontzi grisak ipintzeaz batera, edukiontzi berdeak kenduko dituzte. Hondakin bilketa sistema berriarekin lotutako materiala banatzen ari diren langileak tabernetan ari dira txartelak banatzenAbenduan organikoa batzeko edukiontzi marroia ipini eta g...
Edukiontzi grisak ipintzeaz batera, edukiontzi berdeak kenduko dituzte. Hondakin bilketa sistema berriarekin lotutako materiala banatzen ari diren langileak tabernetan ari dira txartelak banatzen
Abenduan organikoa batzeko edukiontzi marroia ipini eta gero, orain, datozen egunetan, errefuxa biltzeko edukiontzi grisak ipiniko dituzte Mutrikun. Eta horiek ipintzeaz batera, betiko edukiontzi berdeak kenduko dituzte; edukiontzi grisak ere txipdun txartelagaz zabaldu beharko dituzte herritarrek.Jakitera eman dutenez, momentu honetan hondakin bilketa sistema berriagaz lotutako materiala banatzen ari diren langileak tabernaz taberna ari dira txartelak ematen. «Eta negozio guztiei txartela eman eta gero, egun gutxitan, edukiontzi grisak ipini eta berdeak kenduko dira».
Une horretatik aurrera, mutrikuarrek txipdun txartela erabili beharko dute bai hondakin organikoak edukiontzira sartzeko eta baita errefuxa botatzeko ere.
Gainera, Mutriku eta Deba errefuxa botatzeko edukiontzi grisak edukiko dituzten lehenengo herriak izango dira. «Edukiontzi horren helburua da birziklatu daitezkeen hondakinak errefusarekin ez nahastea eta birziklatze tasak hobetzea», diote Debabarreneko Mankomunitateko ordezkariek.
Txartel eskaera
Txartela galtzen duten herritarrek, berriz, ordezkoa eskatu behar dute, udaletxean. Eta udalak eskaria Mankomunitari egiten dio eskaera.
Mankomunitateko iturriek azaldu dutenez, txartel berria astebeteko epean ailegatzen da udaletxera, eta herritarrek han jaso beharko dute. Txartel berria eskatzeak 2 euro balio ditu.