Rett sindromearen alde korrika egingo dute herri lasterketako partaideek
Parte hartzaileek lau lasterketetan banatuta egingo dute korrika, adinaren arabera. Ibilbidea iazko bera izango da. Nesken eta mutilen parte hartzea orekatzea dute erronka nagusiaBermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Taraska Gazte-Zahar Taldeak antol...
Parte hartzaileek lau lasterketetan banatuta egingo dute korrika, adinaren arabera. Ibilbidea iazko bera izango da. Nesken eta mutilen parte hartzea orekatzea dute erronka nagusia
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Taraska Gazte-Zahar Taldeak antolatuta, Bermeok XIII. herri lasterketa hartuko du domekan. Korrikalariek Rett sindromearen alde egingo dute aurten korrika; izan ere, herri lasterketan batzen duten dirua Nere Izarra Rett elkartearentzat izango da, eta sindromearen ikerketara bideratuko dute, hain zuzen.Antolatzaileek azken urteetako erronka berbera dute aurten ere, hau da, nesken eta mutilen parte hartzea orekatzea. Iaz, lasterketan parte hartu zuten 265 nagusietatik 71 izan ziren emakumeak. Umeak eta nagusiak kontuan hartuta, hala ere, 779 parte hartzaile egon ziren.
Urtero legez, adin guztietako herritarrak batu gura dituzte herri lasterketan, eta lau lasterketa egongo dira adin tarteka banatuta. Parte hartzaile guztiak, hala ere, Lameratik abiatuko dira.
Izena eman behar da
Iaz, Portuzarrean lanak egiten ari zirelako ibilbidea aldatu zuten, eta aurten olatu homan lanak egiten ari direnez, ibilbide bera mantenduko dute.
Bermeoko XIII. herri lasterketan parte hartu gura duten horiek Bermeoko Arane kiroldegian eman beharko dute izena; ume eta gazteek ikastetxeetan egin ahalko dute. Lasterketa egunean ere izena emateko aukera egongo dela azaldu dute, 10:15ak arte. Umeek euro 1 ordaindu beharko dute, nagusiek, berriz, 2 euro.
Lasterketa nagusian parte hartzen dutenek ura edateko aukera izango dute lasterketan zehar. Amaitzerakoan, berriz, parte hartzaileek opari poltsa bana jasoko dute, eta dutxatzeko aukera ere edukiko dute Araneko kiroldegian edota Artza frontoian.