Europako ezker olaturik ezagunenean bat egingo dute Espainiako eta Portugalgo surflari profesional zein amateurrek. Red Bull Rivals Txapelketaren
joaneko saioa jokatuko dute (bueltakoa Portugalgo Ribeira d’Ilhas-en izango da).
Sei surflari daude talde bakoitzean, eta partaideetako batzuk probaren webgunean bozkatu dituzte. Espainiako taldeko
kapitaina Ariz Aranburu gipuzkoarra da, eta Portugalgoa, berriz, Tiago Pires.
Urkia mundakarrak azaroan irabazi zuen Lokal Heroa izateko txapelketa.
Aipatu bi taldeetan
LocalHero bana dago (saioak burutuko dituzten herrietakoak), eta
Illan Urkia mundakarrak Aranbururen taldeagaz parte hartuko du. Halaber, puntu gehien lortu dituzten Gony Zubizarreta, Luis Diaz, Ariane Ochoa eta Eneko Merino surflariek osatzen dute Espainiako taldea.
Portugalgo
LocalHeroa Tomas Hernandez da, eta hauek dira beste taldekideak:Vasco Ribeiro, Henrique Pyrrait, Mariana Rocha eta Mica Lourenco.
Lehenengo bakarka uretaratuko dira, eta ostean taldeka (5 olatu surflari bakoitzeko).
25 minutuko kanporaketa txandak izango dira.
Probaren antolatzaileek surferako baldintza egokiak aurreikusi dituzte; bi metroko olatuak eta hego-ekialdeko haizea espero dituzte.
Mundakan egon ezin dutenentzat, streaming bidez emango dute Red Bullen webgunean, eta erabiltzaileek talderik onena bozkatzeko aukera izango dute bertan.