Mini autoentzako gunea, Mutrikuko Saturraranen
Otsailean Mini auto berria Euskal Herrian aurkeztuko dutela eta, Mutrikuko Udalari eskatu diote Saturrarango aparkalekuan gune bat uzteko. Aparkalekuko zati bat hesituta dago otsailaren 20ra arte.Azkenaldian Mini markako hainbat auto ikusi ahal izan di...
Otsailean Mini auto berria Euskal Herrian aurkeztuko dutela eta, Mutrikuko Udalari eskatu diote Saturrarango aparkalekuan gune bat uzteko. Aparkalekuko zati bat hesituta dago otsailaren 20ra arte.
Azkenaldian Mini markako hainbat auto ikusi ahal izan dira Lea-Artibai eta Mutrikuko errepideetan. Jakitera eman dutenez, 40 Mini dabiltza Donostia eta Bilbo arteko errepideetan. Baina horrek guztiak arrazoia dauka: otsailean aurkeztuko dute Mini auto berria mundu mailan. Baina aurkezpen ekitaldia Euskal Herrian izango da.Horren harira, Mini enpresak Mutrikuko Udalari esan zion autoak edukitzeko eta probak egiteko Donostia eta Bilbo arteko gune bat behar zutela. Eta hain justu, Saturrarango aparkalekua gune aproposa zela iruditu zitzaien. Horregatik jarri ziren harremanetan Mutrikuko Udalarekin.
Eskaera kontuan hartuta, Mutrikuko Udal ordezkariek joan den asteko osoko bilkuran eztabaidatu zuten gaia, eta baiezkoa ematea erabaki zuten. «Horregatik dago Saturrarango aparkalekuko gune bat hesituta», azaldu dute.
Aurreratu dutenez, hesitutako gunea hilaren 20ra arte egongo da. Eta aparkalekuan bertan ere ipinita daude hori zehazten duten kartelak.