Al Qazeres Extremaduraren kontra jokatuko du
final laurdena otsailaren 10ean (barikua). Denboraldi honetan elkarren kontra jokaturiko bi partidak galdu ditu talde gernikarrak.
Naiara Diez taldeko kapitainak azaldu duenez, neurketa oso ondo prestatuko dute, “umiltasunez”, eta final bat izango balitz moduan. “Guretzako final bat izango da. Egia da aurkari guztiak gogorra direla halakoetan, galduz gero etxera zatozelako, baina, taldea ilusioz beteta dago. Lan ona egin, eta lehiatzeko gogotsu gaude”.
Taldeak jokatuko duen lehenengo Erregina Kopa denez, mailarik onena emanez gozatzearen garrantzia nabarmendu du kapitainak.
Final laurdena irabaziz gero, Emakumezkoen Ligaren sailkapen buru den Perfumerias Avenidaren kontra lehiatuko dute finalerdia.
Asteburuan Zamoran
Emakumezkoen Ligari dagokionez, Gernika-Lumoko taldeak
Quesos El Pastorren kantxa bisitatuko du
zapatuan.
18:00etatik aurrera jokatuko dute 17. jardunaldiko partida.
Zamorako taldea sailkapenaren beheko postuetan dago (hamabigarrena da), 21 puntugaz eta sei puntu gehigogaz Lointek Gernika Bizkaiak hirugarren postuari eusten dio.
Erregina Kopako partidak:
- Final laurdenak (otsailak 10)
Lacturale Araski – Uni Ferrol (18:45 Canal FEB)
Lointek Gernika Bizkaia – CB Al Qazeres Extremadura (21:00 Teledeporte)
- Finalerdiak (otsailak 11)
1.kanporaketaren irabazlea – Star Citylift Girona (19:00)
2.kanporaketaren irabazlea – Perfumerias Avenida (21:15)