'La Belle Saison' filma jarriko dute gaur, Nestor Basterretxea aretoan
Filmazpit euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa lehen aldiz iritsiko da Bermeora, Nestor Basterretxea aretora, hain zuzen ere.Parisen kokaturiko film frantses bategaz dator. Catherine Corsini zuzendariaren La Belle Saison (Udako amodio ba...
Parisen kokaturiko film frantses bategaz dator. Catherine Corsini zuzendariaren La Belle Saison (Udako amodio bat) filma ikusteko aukera egongo da gaur, 19:00etan hasita. Saioa doakoa izango da.
Udako amodio bat filmean emakume gazte biren arteko amodio istorioa kontatzen du zuzendariak, eta 1970eko Frantziako landazabalean eta Parisko kaleetan kokatzen du istorioa.
Frantziak eta Belgikak ekoiztutako filma da Udako amodio bat. 2016ko udan estreinatu zen, eta emakumeen borroka eta lesbianismoa gaiak lantzen ditu. 105 minutuko filma da, eta jatorrizko hizkuntza frantsesa da. Bermeon, euskarazko azpitituluekin eskainiko dute.