Atorrek eta Lamiek entseguak hasiko dituzte etzi
Mundakarrentzat garrantzitsuak dira herriko aratusteak, eta horiek ondo prestatzea gustatzen zaie, egunean bertan dena ondo atera dadin. Hori dela eta, entseguak egiten hasiko dira Atorrak eta Lamiak.Hainbat hitzordu jarri dituzte, eta horien artean le...
Hainbat hitzordu jarri dituzte, eta horien artean lehena zapaturako jarri dute. Musikarien lehenengo entsegua egingo dute: 18:00etan elkartuko dira Lamiak, herriko txistu gelan, eta bi ordu beranduago, Atorrak, leku berean.
Egun horren ostean, otsailaren 4an batuko dira berriro Atorretako musikariak. Eta otsailaren 11n, 18an eta 25ean, berriz, taldeko entseguak egingo dituzte. Egun horietarako guztietarako 20:00etan jarri dute ordua, txistu gelan.
Lamiak ere otsaileko zapatu guztietan batuko dira taldekako probasaioak egiteko; 18:00etatik aurrera bilduko dira, txistu gelan horiek ere.
Otsailaren 26an ospatuko dute Aratuste eguna mundakarrek, eta, urtero legez, herriko kaleak soinuz eta doinuz alaituko dituzte. Baltzez jantzita aterako dira Lamiak, zuriz, ordea, Atorrak. Goizean batzuk, arratsaldean besteak.
Hala eta guztiz ere, biek ala biek beraien abestiekin jantziko dute egun horretan herria.