Herri krosa egingo dute domekan, arteagarrek
GAUTEGIZ ARTEAGA // Montorre eskolako guraso elkarteak antolatuta, herri krosa egingo dute domekan, Gautegiz Arteagan. Adin guztietako herritarrek parte hartu ahalko dute lasterketan, eta horiek guztiak adinaren arabera lehiatuko dira: 0 eta 5 urte art...
GAUTEGIZ ARTEAGA // Montorre eskolako guraso elkarteak antolatuta, herri krosa egingo dute domekan, Gautegiz Arteagan. Adin guztietako herritarrek parte hartu ahalko dute lasterketan, eta horiek guztiak adinaren arabera lehiatuko dira: 0 eta 5 urte artekoak, 6 eta 9 urte artekoak, 10 eta 13 urte artekoak, 14tik 17ra artekoak eta 18 urtetik gorakoak. Guraso elkarteak 11:00etan jarri du ordua herriko parkean.