Segurtasuna bermatu aldera, Bermeoko institutura doan bidean
abiadura murrizteko bandak eta
bide bazterreko babesak jartzea
eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. Azken horiek Bermeo eta Mundaka arteko errepidean jarri dituzten modukoak izan daitezela eskatu dutela azaldu du zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak.
Institutura doan bidea. Argazkia: Bermeoko Udala
«Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, institutuko zuzendaritza eta Bermeoko Udala batzartu ostean, inguru horretan segurtasuna bermatzeko zenbait lan egin ditugu jada», esan du Ibarrolazak. Modu horretan,
Eusko Jaurlaritzak institutuko albo bateko sarbide berria egin duela azaldu du, eta, u
dalak, berriz, sarbide horretara heltzeko bidea egokitu du, bai eta
argiteria hobetu ere.
Errepidea, baina,
aldundiaren eskumenekoa dela gogorarazi du Ibarrolazak. Dioenez, errepide horretan 30 kilometro orduko debekua ezartzen duen seinalea dago, «baina ez da errespetatzen». Horregatik, istripuak saihesteko eta segurtasuna bermatzeko «ezinbestekoa da bestelako neurriak hartzea».
Aldundiak udalaren eskaera kontuan hartzea espero dute, «herritarren segurtasuna baitago jokoan».