Aterpea jarri dute Irakaskintza kalean
Bermeoko Udalak aterpe berria jarri du Irakaskintzan, Musika Eskola eta Gizarte eta Kultura Etxearen ondoan, hain zuzen. Inguru horretatik jende asko ibiltzen dela azaldu dute, eta, hortaz, eguraldi txarra dagoen egun horietarako aterpe bat egotea «eg...

Bermeoko Udalak aterpe berria jarri du Irakaskintzan, Musika Eskola eta Gizarte eta Kultura Etxearen ondoan, hain zuzen. Inguru horretatik jende asko ibiltzen dela azaldu dute, eta, hortaz, eguraldi txarra dagoen egun horietarako aterpe bat egotea «egokia» iruditu zitzaien. Horrez gain, aterpeak kultur etxeko hainbat ekimen kalera ateratzea ahalbidetuko duela azaldu du udalak. «Ahalik-eta inpaktu txikiena eragiteko diseinua aukeratu da, hau da, Alde Zaharreko irudia hobetzen lagunduko duen aterpea jartzen saiatu gara», esan du hirigintza zinegotzi Irune Ormaetxeak. Aterpea jartzeko Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailaren diru laguntza eduki du udalak.