Jose Antonio Urdiain tenorea, Marta Ubieta sopranoa eta Itziar Barredo pianojolea igoko dira bihar Elai Alai aretoko taula gainera. Kontzertu lirikoa emango dute, 20:00etan hasita. Opera eta Zarzuela entzuteko aukera izango dute bihar gernikarrek. Sarrerak bost euroan daude salgai (3,75 euroan bazkide direnentzat).