Gazte Jaia ospatuko dute gaur Gaztelekuan
Bermeoko Udalak Gazte Jaia antolatu du gaur arratsalderako. Jakinarazi dutenez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. 18:00etatik 21:00etara, gazteek hainbat jarduera edukiko dituzte aukeran, Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztele...
«Herriko gaztetxoek ondo pasatzeko aukera ugari edukiko dituzte Gazte Jaian», esan du Bermeoko Udaleko Gazteria saileko zinegotzi Juan Karlos Agirrek. Mahai futbol txapelketa egongo da, eta musika entzuteko eta zerbait jan eta edateko aukera ere eduki dute bertaratutakoek.
Era berean, «jai dibertigarri horretan» diskoak zozkatuko dituztela esan du Agirrek, eta ustekabe ugari ere egongo direla nabarmendu du.
Gainera, herriko gaztetxoen iritziak, beharrizanak eta gustuko dituzten gauzak ezagutu gura dituzte Gazte Jaiaren bitartez. «Hurrengo hilabeteetako Gaztelekuko ekintzak antolatzeko orduan, garrantzitsua da udalarentzat euren ekarpenak kontuan edukitzea», azaldu du Gazteria saileko zinegotziak. Hala, 12 eta 16 urte bitarteko gazteak gonbidatu ditu parte hartzera, «giro onean ekintza politekin ondo pasatzeko aukera edukiko dutelako».