Azken egunetako hilketa eta eraso matxistak gaitzesteko, hainbat lagun batu ziren atzo arratsaldean, Bermeon. Sareginek Bermeoko Feministen Sareak deituta, ohi legez, Lamerako harrizko bankuan egin zuten elkarretaratzea.
Harrizko bankuan egin zuten elkarretaratzea. Argazkia: Sareginek
Hala, Burlatako hilketa matxista eta Valentzia (Herrialde Katalanak), Gasteiz eta Durangoko eraso sexistak “gogor” salatu dituzte.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren arabera, “indarkeri sexistaren aurkako borrokan, agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa da, hezkuntzan hasi eta beste edozein eremutan ere. Garaia da hitzetatik praktikara pasatzeko”.