Goiko Plazatik abiatuko da bihar iluntzean, Kanta kanta lorue
Hileko hirugarren barikua izanik, herriko kaleak euskal kantuz betetzeko batuko dira bihar Kanta kanta lorue ekimeneko parte-hartzaileak. Ohi legez, Goiko Plazatik abiatuko dira; ordua 20:00etan jarri dute.Barikuko ibilbidea honakoa izango da: Goiko pl...
Barikuko ibilbidea honakoa izango da: Goiko plaza, Torrontero, Aurrekoetxea, Intxausti, Arresi eta Eskoikiz. Euria baldin balego, berriz, honako ibilbidea egingo lukete: Erriberako aterpea, Lamera, Portuzarra, Eskoikiz kalea.
Kantuzalea den edozeinek parte har dezake Kanta kanta lorue ekimenean, «gozatzeko eta ondo pasatzeko».