Demikuko martxarako izena emateko epea zabaldu dute
Otsailaren 12an egingo dute hamargarrenera iritsi den Demikuko mendi martxa. Parte hartzeko asmoa daukaten horiek dagoeneko zabalik dute izena emateko epea. Otsailaren 10a baino lehen bidali beharko dute mezu bat demikumartxa@hotmail.com helbide elektr...
Mezu horretan parte-hartzaile bakoitzak izen-abizenak, herria, NAN zenbakia, gizona ala emakumea den, telefono zenbakia, posta elektronikoa eta ibilbide luzea edo laburra egingo duen zehaztu beharko du. Izan ere, Demikuko mendi martxan bi ibilbide egongo dira aukeran: luzea 25 kilometrokoa eta laburra 12 kilometrokoa.
Ibilbide luzean helduek bakarrik parte hartu ahalko dute, laburrean, berriz, nagusiez gain, umeek ere parte hartzeko aukera edukiko dute. Parte-hartzaile guztiak Demiku auzoko baseliza aurretik aterako dira. Ibilbide luzea 08:30ean abiatuko da, eta laburra, berriz, 10:00etan.
Autorik ez
Lekuak mugatuak izango dira. 300 lagunek egin ahalko dute ibilbide luzea, eta, 100 lagunek, berriz, laburra.
Kontrol mahaia Demikuko baselizan jarriko dute, eta jaima bat jarriko dutela azaldu dute antolatzaileek, parte-hartzaileek arropak edota motxilak edo bestelakoak utzi nahi izanez gero, horretarako lekua izan dezaten.
Urtero legez, Demikura autoz ez igoteko eskaera egiten dute antolatzaileek; diotenez, inguruan leku gutxi baitago autoak aparkatzeko.